| |
Apsoriasis Apsoriasis Euskadiko irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta laguntza eta aholku ematen dizkie psoriasia dutenei, haien senideei eta gaixotasunaz jakin nahi dutenei.
Horretarako, elkarteak ondoko lan hauek bete nahi ditu:
:: Informazioa eta laguntza eman psoriasia dutenei.
:: Bazterketari eta informazio faltari aurre egin.
:: Elkartearen asmoak aurkeztu eta defendatu erakunde publikoen
aurrean.
:: Harremanak izan gaixotasuna ikergai duten Erakunde eta
Elkarteekin, bertakoekin zein kanpokoekin.
:: Ikerketak bultzatu gaixotasunaren eraginaz, bilakaeraz,
terapiaz eta etiologiaz.
Informazio hutsuneak betetzeko asmoz elkarteak hainbat ekimen
garatzen ditu, adibidez: aldizkariak egin eta zabaldu, aldizkako
bilerak antolatu eta osasun eta heziketa gaiak jorratzeko
hitzaldiak prestatu.

|
|