Apsoriasis
 
 
 
 
Logotipo
 
  :: Zer da Apsoriasis?

:: Zer da psoriasia?

:: Psoriasiaren bilakaera

:: Psoriasi motak

:: Medikuntza sendabideak

:: Sendabide naturalak

:: Zer da Eurospo?

:: Berriak

:: Kontaktatzeko

:: Loturak
 
  :: Psoriasiaren bilakaera :: Cuadrados  
 


Larruazaleko zelulak bi egoera motari eusteko programaturik daude, hau da, arazorik gabe heltzeko edo zauriak sendatzeko. Haziera behar bezala gertatzen denean, azaleko zelulak oinarrizko zelula-geruzan sortzen dira, eta epidermisean zehar kanpoko azal-geruzaraino iristen dira. Zelulak hil ahala, berriak agertzen dira haien ordez, eta horrela larruazala orekaturik dago. Prozesu horrek ia 28 egun irauten du, zelula jaiotzen denetik hiltzen den arte.

Azalak zauri bat duenean martxan jartzen da zauriak osatzeko programa, hau da, zelulen birsortze eta heltze prozesua. Zelulak arinago sortzen dira, zauria lehengoratu eta sendatzeko. Odol hornikuntza ere handiagoa da, eta zauritutako gunean hantura azaltzen da. Askotan, psoriasiak jotako azalak antza du azal zauridunaren sendaketarekin, edo beste estimulu batek –infekzio bat, adibidez- eragindako erreakzioarekin.

Psoriasiak erasaten duenean, asaldatu egiten da zelulak hazteko era. Lesio psoriatikoen kasuan larruazaleko zelulak (keratinozitoak) zauri bat dagoenean bezala bilakatzen dira, nahiz eta zauririk ez izan. Ohi bezala hazi beharrean, keratinozitoak birsortze eta heltze prozesuaren arabera garatzen dira. Zelulak 2 edo 4 egun baino gutxiagotan sortu eta gainazaleratzen dira, baina azalak ezin ditu oraindik dauden zelulak arin berean aldatu, eta ondorioz, soberako azal-zelulek lesio ezkatadun ugari eragiten dituzte. Lesionatutako guneak maiz estaltzen dituzten ezkata zuriak (“plakak”) azal-zelula hilek osaturik daude, eta lesioaren gorriunea odol-hornikuntza areagotzearen ondorio da.

 
 
  :: Hasiera :: E-posta :: Kredituak  
    Gobelaurre Parkea z/g. 48930. Areeta, Bizkaia. Tel: +34 94 94 602 14 12 / +34 665 73 46 06.apsoriasis@euskaltel.net