Apsoriasis
 
 
 
 
Logotipo
 
  :: Zer da Apsoriasis?

:: Zer da psoriasia?

:: Psoriasiaren bilakaera

:: Psoriasi motak

:: Medikuntza sendabideak

:: Sendabide naturalak

:: Zer da Eurospo?

:: Berriak

:: Kontaktatzeko

:: Loturak
 
  :: Zer da Eurospo? :: Cuadrados  
 


Holanda eta Belgikako elkarteetako kide talde batek Eurospo federazioa sortu zuen 1988ko azaroan, Rotterdamen. Eurosporen helburu nagusia harremanak eratzea da, Bruselako Europako Batzordearen eta psoriasia duten Europako Batasuneko herritarren artean.

Izan ere, Eurospok psoriasiaren tratamenduak bateratzeko ahaleginak bultzatu nahi ditu Elkargoan, medikuntza sendabideak nahiko desberdinak zirelako –eta badira- herrialde batetik bestera, eta egun ere nabarmen okerragoak dira Europako Batasuneko iparraldetik hegoaldera jaitsi ahala. Eskandinaviako herrialdeetan, hain zuzen, askoz aurreratuago daude, baina Italian, adibidez, zortzi urte baino ez dira psoriasia gaixotasun kroniko eta larritzat jo zela, eta ordura arte Gizarte Segurantzak ez zituen bere gain hartu behar diren medikuntza tratamenduak.

Eurospoko lehen kideak Beneluxeko herrialdeak, Frantzia, Bretainia Handia, Alemania eta Italia izan ziren, baina Europako Elkargoa handitzen zen neurrian partaide gehiago atxiki zaizkio. Guztira, 1998an 18 herrialde ziren Eurospoko kide; Apsoriasis 2000n sartu zen federazioan, eta harrezkero batzar guztietan izan da.


 
 
  :: Hasiera :: E-posta :: Kredituak  
    Gobelaurre Parkea z/g. 48930. Areeta, Bizkaia. Tel: +34 94 602 14 12 / +34 665 73 46 06. apsoriasis@euskaltel.net