| |
Homeopatia, Akupuntura, Erleen produktuak
Duela hilabete batzuetatik hona “Apsoriasis”-eko kide talde batek
erabat naturala den tratamendu bat erabiltzen du, eta hala frogatzen dute haren
bultzatzaileak aurkeztu dizkigun analisiek. Erleen produktuekin egindako krema
bat da. Guk segimendua egin diogu hogei urteko neska bati, lehenetakoa izan baitzen
krema hori erabiltzen, eta urtebete eta erdian ez du psoriasi birsorraldirik
izan. Elkarteko kideek egiaztatu dutenez, psoriasi agerpenak gero eta arinagoak
izan dira, gaixotasuna desagertzeraino, eta azkenean larruazala zuri geratu da.
Tratamenduaren bilakaera norberaren arabera aldatzen da, eta beraz, ez du kasu
guztietan denbora bera irauten, kontuan izan behar baita psoriasi mota, zenbat
eta zein gunetan azaldu den, eta abar. Ohartu gara, bestalde, emaitzak lehenago
igartzen direla gizonetan emakumeetan baino. Eragina izan dezan, krema hau etengabe
erabili behar da. Orain arte lortutako onura ikusirik, jarraituko dugu tratamendua
bultzatzen.
Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 667 205 174
telefonora.
|
|