Apsoriasis
   
 
  :Berriak :: Cuadrados  
 


CLEAREST AZTERLANA

Europako ospitale nagusiek, besteak beste estatu espainiarreko hogeik, CLEAREST azterlanean parte hartzen dute. 7.000 paziente barne hartuko ditu.
Azterketak psoriasisaren historian eta tratamenduan datu-base handiena sortuko du, eta horrek patologia horren inguruko ezaguera zientifiko nabarmena ekarriko du berarekin.
Seronok iragarri du CLEAREST (Clinical Experience Acquired with Raptiva in Europe with a Seven year Trial) martxan ipini dela, hau da, psoriasisaren inguruko Europako lehen azterketa farmako-epidemiologikoa.

Kohorteen etorkizuneko azterlanak zazpi urte iraungo du eta helburu nagusia datuak biltzea izango da, Raptivaren (efalizumab) segurtasuna klinikako jardueran epe luzera baieztatzen duten eta botika horretarako ezarritako arrisku/onuraren aldeko profilaren inguruko sostengua handitzen dutenak, hain zuzen.
“ CLEAREST abian ipintzeak Seronoren konpromiso handia erakusten du”, estatu espainiarreko Seronoren zuzendari orokorra eta Serono Iberiaren presidenteordea den Laura Gonzalezek adierazi du.

“ Alde batetik, klinikako jardueran efalizumaben segurtasunaren inguruko epe luzeko segurtasuna ebidentzia gehiago agerian utziko du azterketak. Horretaz gain, psoriasisaren tratamenduan erabilitako beste eragile batzuen epe luzeko segurtasuneko profilari buruzko ebidentzia zientifikoa ekarriko du ere. Bestalde, urte bakoitzeko 18.000 pazienteren datuak dauzkagunez, azterketak psoriasisaren historian eta tratamenduan datu-base handiena sortuko du, eta horrek patologia horren inguruko ezaguera zientifiko nabarmena berarekin ekarriko du”.

Estudioaren hasieran pazienteei Raptiva txertatuko zaie. Hasierako fase horren ostean, tratamendua utziko dutenek azterlanean parte hartzen jarraituko dute, tratamendu berria hasi arren. Diseinu honek aukera emango du epe luzera taldeen arteko alderaketa ugari egin daitezen, Raptiva txertatutako pazienteen eta ez txertatutakoen arteko konparaketa barne. Aukera egongo da ere, Raptiva tratamenduan izandako gaixoak eta GPRDren (General Practice Research Database), hau da, Praktikako eta Ikerketako Datu-Base Orokorraren, barruan sartutako datuak parekatzeko.

Urtero, azterlanaren tarteko analisien emaitzak dermatologiaren kongresu nagusietan aurkeztuko dira. Orain arte, CLEAR azterlanaren bidez eta Iparramerikan egindako hiru urteko klinikako saio irekiari esker (IIIb fasea), Raptivarekin egindako tratamenduaren epe luzeko eraginkortasuna eta segurtasuna psoriasisek larriki edo zuhurki jota dauden gaixoen populazioetan frogatu dira, 30.000 paziente baino gehiagori Raptiva txertatu zaio, bai klinikako garapeneko fasearen bitartean, bai erregistroaren ostean.

Horrek esan nahi du urte bakoitzeko 17.500 gaixo baino gehiago ikerketaren eraginpean jarri dira, beraz, psoriasisaren aurkako terapia biologikoan parte hartu duten pazienteren datu-base handienetako baten aurrean gaudela.